Haur liburuaren eguna ospatzeko, txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute bihar, arratsaldeko 17:30etan hasita, kultur etxean. Itzalen bidez egingo dituzte txotxongiloak, eta kontatuko dute Iraungorriko Marimiri sendagile eta belargilearen istorioa.
Iraun herensuge zintzoarekin lasai bizi zen basoan... Tranpilius izeneko gizona azaldu zen arte, biak akabatu eta Iraungorriko biztanleak ardi bihurtzeko asmoz.
Sarrera, debalde
Haurrei eskainitakoa izango da biharko ikuskizuna, hiru urtetik gorakoei zuzendua. Sarrera debalde izango da.