Geroz eta gertuago dauden San Joan Jaiak, eta Sutu Hernani taldeak prestatzen hasteko zita jarri du. Ostiralean elkartuko dira, iluntzeko 19:00etan, Gaztetxean. Antolatu eta laguntzeko prest dauden guztiei egin diete bertaratu eta proposamenak egiteko gonbitea.