Osasunaz eta errausketaz hitzaldia udaletxean, bihar arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 6a, 02:00

Osasunari eta errausketari buruz, hitzaldia emango dute bihar hiru medikuk: Aitor Alberdik, Koro Zabaletak eta Maialen Berridik.
Arra­tsaldeko 19:00etan ha­si­ko da hitzaldia, udaletxean, eta errauste plantaren arris­kuez ariko dira hiru espezia­lis­tak. Zubietan jarri nahi du­ten erraustegiaren harira an­to­latu dute saioa, Erraus­ketaren aurkako Astigarraga­ko pla­taformak eta Herrikoi elkarteak.

Gipuzkoako 25 medikuk, gelditzeko eskaera
Astigarragan bezala, hain­bat herritan eman dituzte hitzal­diak. Izan ere, Gipuzkoako 25 medikuko taldea osatu zuten, errauskailuak osasunean era­gi­ten dituen ondorioak txos­ten batean biltzeko. Txosten hori izan­go dute oinarri, bihar­ko hitzaldian.
Koro Zabaleta hernania­rrak Kronikari azaldu zionez, «kalte nagusiak dira minbizia kasuak eta minbizia dutenen hilkortasun tasa igotzen due­la, eta jaioberrietan mal­for­ma­zioak eragiten dituela giltzu­rrunetan, edota erbi-ezpain kasuak areagotzen dituela».
Horregatik, beraien eskaera da, «ezjakintasunaren aurre­an, gelditzeko. Gero damua, zertarako?», diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!