Eskubaloi eskolako lagunek egun ederra pasa zuten, oporrei agur esan aurretik. Eskubaloi saioa izan zuten goizean, eta eguerdian, bazkari eder baten bueltan elkartu ziren. Izan ere, taldea egiteari garrantzi haundia ematen dio eskubaloi elkarteak, eta halako ekimenek lagundu egiten dute horretan. Partiduetako emaitzei dagokienean, talde guztiek galdu egin zuten, nahiz eta alebin eta infantil neskek partidu ona egin zuten.