Urteroko legez, San Joan jaiak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Udalak. Animatzen den herritar orok hartu dezake parte, hainbat baldintza betetzen baditu: lanek 32x48 cm-ko neurria izatea; 300 ppp-ko erresoluzioa; CMYK formatua; eta ‘San Joan Jaiak. Hernani 2016’ izenburua. Lanak entregatzeko azken eguna bihar da; Biterin entregatu behar dira, 18:00ak eta 20:00ak bitartean, kartazal itxian, egilearen izena, helbidea eta telefonoa jakinarazita. Irabazlea maiatzaren 4a baino lehen erabakiko dute, eta 600 euroko saria irabaziko du; obra irabazlea Udalaren jabetzan geratuko da.