Dozenaka lagun gerturatu ziren atzo, Eraldatzen eta Kooperatzen programen aurkezpenera. Bi formakuntza programa ezberdin antolatu ditu aurten Udalak; Kooperatzen programa bigarren urtez emango da, eta Eraldatzen berria da.
Bertaratu ziren lagunek bakoitzaren berezitasunak entzun zituzten, eta zalantzak argitzeko aukera ere izan zuten. Kooperatzen programa ekintzaileei eskaintzen zaien zerbitzua da, eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarritzen diren enpresak sustatzea du helburu. Bertan aholkularitza ematen da edozein enpresa edo ideia, eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko.
Eraldatzen da aurtengo berrikuntza. Programa honetan emango da, hain zuzen, ekonomia sozial eraldatzaile horren inguruko formazioa. Bi programek beraz, lotura zuzena dute.
Izen ematea, ostiralera arte
Eraldatzen eta Kooperatzen programak apirilaren 11n hasiko dira, eta astean hiru egunez klase presentzialak emango dira. Izena eman nahi dutenek ostiralera arte dute aukera.