Preso eta iheslari ohiek manifestazioa deitu dute apirilaren 17an, igandea, Bilbon. Horri atxikimendua eta babesa emateko, deia egin zaie Hernaniko preso eta iheslari ohi guztiei: apirilaren 9an, larunbata, 12:00etan, Plazan egin dute zita, argazkia ateratzeko. Era berean, preso eta iheslari ohien kolektiboak manifestu bat argitaratu du, eta sinadurak biltzen ari dira abiandabidea.eus webgunean: preso eta iheslari ohiei sinatzeko deia egin zaie.