Odol emaile izan nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 5a, 02:00

Dozenaka lagunek hilero ema­ten dute odola Hernanin; hileko aurreneko asteartean izaten da zita. Apirileko hi­tzordua hain zuzen, gaur egin dute. Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara izango da odola emateko aukera.

Martxoan 55 emaile
Martxoan 55 herritar animatu zi­ren odola ematera. Odol emai­le­en elkartetik gogoratu dute, emaileak behar direla hilero, eta herritarrak animatu dituzte gerturatu eta emaile izatera.

Organo donante egiteko aukera
Organo donante egin nahi duten herritarrek ere, aukera dute hilero anbulatorioan.  18:30-20:30 ordutegian gerturatu eta bertan eskatzen dena bete behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!