Dokumental proiekzioa antolatu dute gaur Biterin Hernani Errotzen eta Ipuztar Nafarrak taldeek. Euskal Herria zatitu zuteneko istorioa izena du dokumentalak, eta Segurako herritarrek egindako antzerki obra bat du oinarri: «gure historiaren pasarte bat kontatzen da, 1200eko konkistaren inguruan»; Bidean galdutako izana eta izena izena du Seguran grabatutako dokumentalak.
Proiekzioa iluntzeko 19:30etan hasiko da, Biteri kultur etxean. Dokumentalaren aurrerapen txiki bat ikusi nahi duenak, 13 minutuko laburpena du www.kronika.eus web orrian; momentuan ikusteko eskaneatu aldameneko QRa.