Atzo hasi zen, Hernanin, afizionatu mailan jokatzen den txapelketarik inportanteenetakoa: Tilos 7 pasa. Seigarren edizioa izango da aurtengoa, eta betiko eszenatokian jokatuko dira partidu guztiak, eguraldiak laguntzen duenean: Tilosetan. Atzo, euria medio, Ereñotzun jokatu ziren partiduak.
Astelehenetik ostegunera jokatuko dira partiduak, hiru ordutegitan: 18:45, 19:30 eta 20:15. Aurreneko fasea maiatzaren 5a arte luzatuko da; tartean, maiatzaren 2an ez da partidurik jokatuko.
Inoizko jendetsuena
114 partehartzailek eman dute aurten izena, beraz, inoizko txapelketarik jendetsuena izango da aurtengoa. 6 bikote nesketan ariko dira: 33 bikote, 2garren mailan eta mistoan; eta 18 bikote, 1go mailan.
ASTE HONETAKO PARTIDUAK
Apirilak 5
18:45 Galdos-Elizazu/Zapiain-Zapiain
19:30 Lizasoain-Otaegi/Urigoitia-Iribar
20:15 Ramos-Zubimendi/Salaberria-Nuin
Apirilak 6
18:45 Loran-Loran/Magi-Txema
19:30 Iker-Joxe/Pavon-Barrutia
20:15 Mendizabal-Etxeberria/Otxoa-Izquierdo
Apirilak 7
18:45 Irigoien-Mungia/Urien-Otaegi
19:30 Arruti-Beloki/Josu-Fernando
20:15 Mingo-Belegain/Irazustabarrena-Elorza