Garaipena gertu, hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 4a, 02:00

Orion izan ziren Hernaniko batelak, Gipuzkoako Batel Ligako hamahirugarren jardunaldian, baina ezin izan dute garaipenik lortu.

Mutil jubenilak, bigarren 
Garaipenetik gertuen egon zirenak mutil jubenilak izan ziren. San Juan irabazletik bost segundura, bigarren postuan sailkatu ziren.

Neska kadeteak, bosgarren
Gogoz atera ziren uretara Hernaniko kadete mailako neskak, baina bosgarren postuan geratu ziren. Hala ere, oso estropada parekatua izan zen eta Hibaika talde irabazleak baino hiru segundu gehiago besterik ez zituen egin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!