Bi formakuntza programa desberdin antolatu ditu Udalak apirilean zehar hasteko. Bata, Kooperatzen programa, iaz ere egin zena; eta bestea, Eraldatzen deitzen dena, aurten aurrenekoz egingo dena. Biak gaur aurkeztuko dizkiete herritarrei arratsaldeko 16:00etan Gabriel Zelaian egingo den aurkezpen irekian.
Kooperatzen, bigarren urtez
Kooperatzen programa ekonomia sozial eraldatzailean oinarritzen diren enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da, eta edozein enpresa edo ideia eredu sozial eta kooperatiboan sortzen laguntzeko aholkularitza emango da bertan.
Eraldatzen, nobedadea
Aurtengo nobedadea da, ordea, Eraldatzen programa berria. Kasu honetan, ekonomia sozial eraldatzaile horren formazio-saioak emango dira. Bi programak, era batera edo bestera, beraien artean lotuta daude.
Astean hiru egunez
Apirilaren 11n dira programekin hastekoak, eta hiru saio presentzial egingo dituzte astean. Saio horietan parte hartzea doakoa eta irekia izango da, baina interesa duenak izena eman beharko du ostirala baino lehen: a-egia@hernani.eus.