Bartzelonan jokatuko dute gaur senior mutilek. Santboianaren aurka izango da norgehiagoka Baldiri Aleu zelaian, eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Lan zaila dute aurretik hirukoloreek, izan ere, Santboianako mutilek Play Offa jokatzeko aukera asko dituzte, eta hori lortzeko borrokatzera, indarrez, aterako dira.
Ordu berean, neskak Landaren
Eguerdiko 12:00etan ere bai, baina etxean, jokatuko dute Euskal Ligako neskek. 10garren jardunaldia izango dute gaurkoa, eta Eibar hartuko dute aurkari.
Nesken kasuan, garaipena errazagoa izango dela dirudi, Eibar azken postuan dagoelako eta haien arteko puntuen desberdintasuna oso haundia delako.
Hala ere, ezin dira despistatu, eta hauek ere, dena ematera aterako dira.