Tarifa berriak, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 3a, 02:00

BIHARTIK aurrera, autobusaren erabiltzaileek garestiago bida­iatuko dute Gipuzkoan zehar. Izan ere, Gipuzkoako Garraio Lurralde Aginta­ri­tza­ren Batzar Nagusiak garraio pu­blikoko tarifa be­rriak onartu ditu, eta bihar jarriko dira in­darrean.

Igoera orokorra, gaueko zerbitzuan izan ezik
Horrela, bidai bakoitzeko txar­tel arrunta eros­ten duenak 5 zentimo gehiago or­daindu beharko du hemendik aurrera, guztira 1,70 euroko kostua izango du.
Mugi txartelarekin bidaia­tzen duenak, aldiz, aurreneko 20 bidaietan 2 zentimo gehiago ordainduko du hemendik aurrera, 0,93 zentimo, hain zuzen.
Gaueko zerbitzuko txartela izango da igoerarik gabeko bakarra; 2,10 euroko kostua du orain eta horrela mantenduko da 2016 urte osoan zehar.

Hernaniko Udalak martxoaren 18ko ez-ohiko plenoan onartu zituen tarifa berriak.

Ez-ohiko plenoan, onartuta
Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzaren Batzar Nagu­siak onartu ditu tarifa be­rriak, eta erakunde publiko ho­rren kide den heinean, baita Herna­niko Udalak ere.
Lurralde Agintaritzak eskatuta, indarrean jarri baino lehen onartu behar zituzten pre­­zio berriak, eta fetxak bete­tze­ko, ez-ohiko plenoa egin zu­en Udalak martxoaren 18an. Bertan onartu zituzten udal-talde guztiek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!