Lehertu dira aurtengo Olinpiadak!

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 3a, 02:00

Duela sei urte, 2010ean, Her­naniko Gazte Asanbladak Olin­­piadak egiteko garai ba­teko ohitura berreskuratu zue­netik, laugarren edizioa dugu aurtengoa, eta atzo eman zio­ten hasiera Jokoa ez da amaitu lelopean.

Nazioarteko sukaldaritza, eguna hasteko
Goizean goizetik nabaria zen mugimendua herriko ka­leetan barrena, mahaia, suak, janaria... baita kolore des­berdinetako kamiseta zera­maten gazteak ere, han hemen­ka zebiltzatzen beraien azken momentukoak egiten.
Dena prest zegoenean, 11:00ak pasata, hasi zen aurre­neko proba: nazioarteko su­kal­­daritzarena. Bi orduz egon ziren 23 taldeak beraien platera egiten, bakoitzari egokitutako herrialdearekin lotura zue­na: Uzbekistan, Maroko, Ekua­dor, Senegal edo Estatu Ba­tuak.
Behin platerak bukatuta, jatorrizko herrial­deko pertsona batek dastatu zituen platerak eta zapo­rea, aurkez­pena eta he­rrial­dearekin zuen lotu­ra balo­ratu zituen. Egindako lanari esker, Estatu Batue­tako janaria prestatu zuen Partido bundista taldeak hartu zuen aurrea sailkapenean.

Ekitaldia, eta gero, O Faktorea
Arratsaldeko 16:15ak aldera ekin zioten Aker eta Sorginak Olinpiaden hasierako ekitaldi nagusiari. Azkeneko 6 ur­tee­ta­ko ibilbidea gogorarazi ondoren, 2016ko Gazte Olin­piadeI hasiera hasiera eman zien su olinpikoa piztu zuten, ber­taratutakoen txalo eta algaren artean. Tartean Estitxu Agirrek Olinpiadei buruzko abesti bere­zia kantatu zuen, eta Miren Yustek lagundu zion gitarraren doinuaz.
Eguneko probekin buka­tzeko, talde bakoitzak bere bu­­­rua aurkeztu zuen O Faktorean. Batzuk hobeto egin zuten, beste batzuk okerrago, baina erabaki hori epai­mahaiaren esku ge­ratu zen, Miren Gojenola, Mikel Lasku­rain eta Txaro Unzil­laren esku, hain zuzen. 

Hurrengo zita, ostegunean
Ostegunean izango da patinen proba, herriko kaleetan ba­rrena ibiliko dira gaueko 22:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!