Emakumeena, egun bat baino askoz gehiago

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Egun senialatua da mar­txoak 8; Ema­ku­me­en Nazioarteko Eguna. Baina ospakizuna ez da egun bakarrera mugatu, Goizuetan, Aranon eta Ereñotzun.

Pelikula eta afaria, Goizuetan eta Aranon
Hasteko, Coria eta itsa­soa pelikula ikusteko aukera izan zen lehengo igandean, Goizuetan, eta pelikula horixe bera jarri zuten Aranon, ostegunean. 
Horrez gain, afari eder baten bueltan bildu ziren emakume goizuetarrak martxoak 8an ber­tan, Umore Ona el­kartean. Adin guztietako emakumeek jai-giro ederrean pasa zuten gaua.

Apirilaren 9an ipuin erotikoak kontatuko dituzte Goizuetan.

Ereñotzun, ‘Emakume hernaniarrak plazara’ bekaren aurkezpena
Ereñotzun, berriz, astelehenean aurkeztu zuten Emakume hernaniarrak plazara beka. Batetik, Hernaniko Udaleko Ber­dintasun Sailaren III. Bekaren emaitza aurkeztu zuten: Maialen Ape­zetxea eta Mikel Ozaita antropologoek egindako liburua, Ilunpetik Argi­tara. Ema­kume langileak iruditan. Hernani 1939-1975 izenburuduna.
Bestetik, jakinarazi zu­­ten IV. Beka ere mar­txan dagoela: apirilaren 4ra arte aurkeztu daitezke proposamenak. Orain­goan, emakume hernaniarren biografiak bildu nahi dituzte. Oi­narriak: www.kronika.eus.

Ipuin erotikoak apirilean, Goizuetan
Bestalde, Goizuetan, beste zita bat daukate oraindik. Apirilaren 9an helduen­tzako ipuinak, erotikoak, kontatuko dituzte 19:00e­tan Umore Onan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!