Bufanda erraldoia Toledon, «batasunaren sinbolo gisa»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 12a, 01:00

Toledoko Noblejas herrian izan zen Harituz elkartea, au­rreko asteburuan, probintziako emakumeen elkarteen topaketan. Astigarragako elkartearen laugarren urteurrenean, bertara eraman zuten Indarkeria sexistaren aurkako matazak proiektua, eta baita bufanda erraldoia ere, bertan erakutsi zutena, «indarkeria sexistaren kontrako borrokaren eta batasunaren sinbolo gisa».

Elkarrizketarako tarteak sortzeko helburua, lortuta
Topaketa horrekin, Harituzek uste du bete dutela helburua: herritarren arteko elkarrizketarako tarteak sortzea, indarkeria sexistaren inguruan.
Topaketa horretan izan ziren, besteak beste, Toledoko Emakumearen Institutuko zu­zen­daria, Noblejaseko alkateordea, eta emakumeen elkarteetako ordezkari ugari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!