Ulia-Pasaia ibilbidea egingo dute gaur Hernaniko gazteek. 10:00etan jarri dute zita tren geltokian. Grosen jaitsi eta bertatik abiatuko dira Uliara. Erropa erosoa, aterkia, mendirako zapatilak, bazkaria eta trena ordaintzeko dirua eramatea eskatu dute. Arratsaldean, 16:00ak aldera egingo dute buelta, trenez.