Prentsa oharrean EH Bilduk gogorarazi du gaur hiru urte bete direla «Astigarragan Atez Ateko sistema jarri eta hondakinak ahal bezain ondoen banatzeko aukera iritsi» zela.
Astigartarrak zoriondu egin nahi izan ditu. «Denbora gutxian %28ko birziklatze tasa izatetik %83ra egin genuen saltoa. Eta hori, astiartar, zuk egin duzu! (...) Astiartarrok lehenengo egunetik erakutsi dugu herri eredugarria garela».
Hori horrela, «apirilaren 17an, ondo baino hobeto egin nahi dugulako, bozkatu atez atekoa!», eskatu du.