Lan txukuna Semperenak, bi proba oso gogorretan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Pasa den astean bi proba oso gogorretan hartu zuen parte Urko Semperena txirrin­du­la­ri astigartarrak, lau egu­ne­tako tartean.
Ostegunean, Durangoko Aitor Bugallo Memoriala jo­katu zen; 80 kilometro, Goiu­rako portura bi igoerarekin, eta %17ko desnbibelarekin.
Igandean, berriz, Agurai­nen, XLI. Sallurtegi Saria jokatu zen; 79 kilometrotako ibibidea, eta Opakuara igoera bi aldeetatik.

Proba bana jokatuko dute asteburuan alebin, kadete eta juniorrek.

Ingelesak aurretik, susmo txarra eraginez
Durangoko proban Adan Hartley eta Charles Quarter­man izan ziren nagusi, 142 txirrindulariren artean. Au­rre­neko igoeran pelotoia de­zen­te txikitu zen, eta bi­ga­rrengoan, are gehiago zatitu. Txirrindulariak pixkanaka iritsi ziren metara, in­ge­le­sen atzetik, eta Urko Sem­perena 35garrena izan zen.
Igandean partehartzaile berberak izan ziren Agurai­n­en, eta Urko Semperenak ika­ragarrizko lana egin zuen au­rreneko partean. Hiru­ga­rren kilometroan alde egin zu­en beste hiru txirrin­du­la­ri­rekin, eta aurreneko tar­teko helmuga pasata, las­ter­ketako buru zen. Opakuara igo­tzen, ordea, aurrena ingelesek eta Mikel Arregi altzuolatarrak pasa zuten, eta geroxeago, pelo­toieko in­dartsuenek. Helmugara 60ga­rren postuan iritsi zen.
Ingelesek irabazi zuten berriro, pelotoiari tarte na­barmena aterata, eta horrek, epaileen artean susmo txa­rra eragin zuen. Horrela, hauen bizikletak aztertu, eta Quarterman deskalifikatzea erabaki zuten, maila ho­rre­tan onartzen zena baino ga­rapen haundiagoko bizikleta erabiltzeagatik.

Hiru proba, asteburuan
Gaur arratsaldean bi proba jo­katuko dituzte txirrin­du­la­ri astigartarrek: alebinek, Hon­­darribiakoa; eta kade­te­ek, Zestoako III. Gurutzeaga Saria.
Juniorrek, berriz, goizean hartuko dute parte XLII Amai­ka Bat Sarian, Deban, eta bihar, Ustaritzeko Cri­terium Junior Trofeo Biltoki proban. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!