Zuhaitz kimaketak egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Gobernu jeltzaleak jakina­ra­zi du «aurreko legealditik zu­haitz mantentze lanei lo­tuta ja­so dituen kexei aurre egi­teko», txosten teknikoa es­katu diola lorezaintza enpresa bati.

Segurtasuna bermatzea
Ho­rren arabera, hainbat zu­haitz kimatu eta beste ba­tzuk aldatzea erabaki da, azken Obra eta Zerbitzuen batzordean. «Irizpide ga­rran­­tzitsuena izan da per­tso­nen eta ondasunen se­gur­tasuna bermatzea. Ho­rre­tarako kimatuko dira, ar­gi­terian traba egiten duten adar arriskutsuak, eta baita tra­fiko seinaleak ezkutatzen dituztenak ere». 
Era berean, kimatu egin­go dira «terraza pribatuetan sartzen diren adarrak eta fatxadak ukitzen dituztenak».

Kimatu eta aldatu
Kimaketak egingo dira: Do­no­stia ibilbidean, Nabarra Oñatzen, Amarrandegi ka­le­an, Murgia parkean, Pelotari kalean eta Galtzaur-Ara­ni­ba­rren. Eta Kale Nagusiko eta Joa­ki­teneko zuhaitzen ada­burua estutu egingo dute.
Bestalde, «espezie ego­ki­a­goak jartzeko» aldatu egingo dituzte Leku Ederreko ma­kalak, Santio Zeharreko asti­garrak eta Troia ibilbideko tiloak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!