Ereñotzu eta Hernaniko bolariek hitzordu garrantzitsua dute bihar: Lehendakari Sariko azkeneko tiraldia jokatuko da, Benta Berriko bolatokian. Tiraldi erabakiorra izango da biharkoa, izan ere, bertan jakingo da irabazlea. Goiz eta arratsalde jokatuko da.
Antonio Miner, lider
Momentuz Antonio Miner ereñotzuarra dijoa lider sailkapenean, 185 brila botata. Atzetik hurrengo hernaniarra Miguel Burugain dijoa, 170 brila botata; Ibon Minerrek 162 ditu boteak; eta Miguel Arrozpidek 155 brila.
75 urte aurten, Club Deportivo Hernanik
Club Deportivo Hernanik 75 urte betetzen ditu aurten, eta biharko tiraldia berezia izango da. Izan ere, CD Hernaniko kideek emango dizkie trofeoak irabazleei.