Urteko txapelketa inportanteena da GRAVNI, eta asteburu honetan, hirugarren jardunaldia izango da jokoan. Hernaniko hiru pelotari izan dira Gipuzkoarekin deituak.
Eskuz binaka, Ogetako pelotalekuan du Aitor Gorrotxategi seniorrak zita. Asteasuko Urbieta II izango du bikote, eta Arabako bikotearen kontra jokatuko dute. Aurreko jardunaldian Bizkaiaren kontra galdu eta gero, garaipenaren bideari heltzea dute helburu. 16:00etan hasita.
Bihar berriz, trinketean, eskuz eta jubenil mailan, Ander Lazkano eta Endika Arizmendik jokatuko dute Gipuzkoarekin, Arabaren kontra. Hauek ere galdu egin zuten aurreko jardunaldian Bizkaiaren kontra; eta horri buelta ematea izango du helburu. Astronomosen, 11:00etan.