Izenemateak zabalik, xake eta sendabelar ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Bi ikastaro hasiko dira datorren astean; xakea eta sendabelarrena. Azken hau asteazkenean izango da 17:30e­tan Nabarra Oñatzen, eta mintzalagunei zuzendua bada ere, irekia da. Xa­ke ikastarorako, berriz, bi data daude aukeran: apirilaren 5 eta 12an, 
18:15e­­tatik 20:15etara, edo apirilaren 7 eta 14an, 09:30e­tatik 11:30etara. Izenemateak zabalik dau­de: zilegieskola@aek.eus edo 663 043 314.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!