herri galdeketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Astigartarrei apirilaren 17an egingo zaie galdera, nahiago duten hondakin bilketa sistema aukeratu dezaten. Aurretik bozkatu nahi dutenek, ordea, zabalik daukate epea, apirilaren 12ra arte, udaletxeko idazkaritzan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30e­tara. Beharrezkoa da nortasun agiriren bat eramatea. Galdeketaren inguruko informazio guztia www.astigarraga.eus webgunean dago, eta baita etxeetara bidali duten eskuorri informatiboan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!