Txotxongilo, antzerki eta irudi nahasketa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Emanaldi bereziak ere ez dira faltako apirilean zehar. Haur eta helduen­tzako zinema, antzerkia eta bestelako emanaldiak izango dira.

Txotxongiloak, zinea eta antzerkia, umeentzako
Batetik, etxeko txikienei zuzendutako emanaldi eta ikuskizunak prestatu dira.
Hasteko, txotxongiloen itzalek antzeztutako ikuskizuna izango da hilaren 7an, 3 urtetik gorako haurrei zuzenduta.
Bestalde, Arantzazuko Ama ikastolako 3 eta 4 mailetako ikasleentzako Jokoaut antzezlana izango da hilaren 18an.
Era berean, Oker pelikula jarriko da hilaren 16an kultur etxean, euskeraz.

Antzerkia eta Zine Foruma, helduentzako
Bestetik, helduei zuzendutako emanaldiak ere izango dira. Hilaren 9an La boda de Betty Blue antzezlana ikusi ahal izango da, eta hilaren 26an, Zine Foruma antolatu da; Dos días una noche pelikula ikusi ahal izango da.

Feten Saria irabazitako ikuskizuna
Adin guztietako publikoari zuzendutako emanaldi be­rezi bat ere izango da hil ho­netan: Hondarrezko ame­­tsak. 2015ean Feten Sa­ria jaso zuen ikuskizun ho­netan, Ytuquepintas konpainiak musika, hondarrezko irudiak, txotxongiloak... nahasten ditu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!