Pilotari profesional eta profesional ohiek antolatutako Elkarpilota txapelketa jokatuko da gaur, Aoizen. Bertan izango dira Goizuetako bi pilotari. Bi partiduak benjamin mailakoa izanen dira: 16:45etan, Egoitz Elizegik jokatuko du; eta 17:45etan, Iker Salaberriak.