Gaur piztuko da Hernaniko su olinpikoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Iritsi da Hernaniko gazte askok gogoz espero duten eguna: Hernaniko Gazte Olinpiadak hasiko dira gaur. Goizeko 10:30etan jarri dute zita Atsegindegin, eta ordu­tik aurrera, jai giroan buru­tuko dituzte gaurko probak olinpiadetan parte hartuko duten 23 taldeek.

Sukaldaritza, goizean
Su-olinpikoa piztuta hasiko da aurreneko proba. Goizeko 11:00etatik aurrera, talde bakoitzak plater bat sukal­datu beharko du. Baina ez edozein plater, zozketa bidez talde bakoitzari munduko herrialde bat egokitu zaio, eta horri lotutako plater tipiko bat egin beharko du. Eta bi orduko tartea izango dute horretarako.
Taldeei dena jasotzeko tarte bat eman ondoren, 13:30etan hasiko dira epai­mahaikideak platerak pro­ba­tzen. Platerak balora­tzeko, hiru irizpide hartuko dituzte kontuan: zaporea, aurkez­pena eta egokitutako herri­al­dearekin lotura. Gainera, antolatzaileek go­go­rarazi diete Senegal, Ma­ro­ko eta Uzbekistan tokatu zaien taldeei: «erlijioa dela eta bertako epaimahai-kideek ez dute txerririk jaten».

Taldeen aurkezpenak, O Faktorea 2.0
Ohikoa den beste ekintza bat izango da arratsaldez, tal­deen aurkezpenena, edo o Fak­torea 2.0. Bertan, talde bakoitzak bere burua aur­kez­teko show antzeko bat egingo du, eta kasu honetan epaimahaiak baloratuko duena izango da ori­ginal­tasuna, showa bera, eta denbora errespetatzea (3 minutukoa izan behar du).

Txaranga eta kontzertuak, eguna borobiltzeko
Bi proba horiekin hasiko dira aurtengo olinpiadak, baina jai giroarekin jarraitzeko, txa­ranga aterako da 18:30etan Atse­gindegitik. On­do­ren, 21:00­­­­­­­­­­­­etan hasita, Kolpatu, Eska­leak eta Patxuko Nice tal­de­ek kontzertua eskainiko dute Tilosetan jarri duten kar­pan.

 

Gaur bertan hasiko da Psikokiller

Olinpiaden hasierarekin batera, Hiltzailea Psiko­killer jolasari ekingo diote gaur. Horretarako, aurtengo olinpiadetan parte hartzen duten 23 taldeek, beraien taldekideen fitxa bat bete dute, argazki batekin. Fitxa horiek parte-hartzaile guztien artean banatuko dira gaur, eta bakoitzak tokatzen zaiona hil beharko du argazkian esku­artean duen ar­marekin. 

Froga beharra
Egokitutako pertsona hil dela frogatzeko, argazkia edo bideoa egin beharko da, eta Hil­tzailea Psikoki­llerren ar­dur­adunei eman beharko zaie. Za­lan­tzaren bat izanez gero, beraiekin kontaktuan jarri ahal izango da: psiko­killer­hiltzaile­a­@­gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!