Herriko musikariek edota bisitariek jarritako doinuak entzun ahal izango dira apirilean zehar Astigarragan, eta dantzarako aukerarik ere ez da faltako.
Ikasleen entzunaldiak
Batetik, apirilaren 14an musika entzunaldiak emango dituzte Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek; teklatu taldea, gitarrak eta baxu elektrikoak ariko dira, eta baita 7 t’erdik taldea ere.
Erraldoi eta Kilikiak
Bestalde, Iruñeko Alde Zaharreko Erraldoi eta Kilikiek ere ez dute hutsik egingo aurten; dultzainek lagunduta iritsiko dira herrira, hilaren 23an.
Erritmo latinoak, eta euskaldunak
Musika, ordea, ez da entzuteko bakarrik; baita dantzatzeko ere!
Horrela, bihar Plaza Dantzak egiteko aukera izango da Joseba Barandiaran plazan, eta hilaren 25ean, kultur etxean cha-cha-cha, merengea... ikasi ahal izango dira, debalde.