Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da apirilaren 2an, Hans Christian Andersen idazle danimarkarra jaio zen egunean. Horren harira, gazteentzako literaturari txoko berezia egingo zaio hil honetan. Baina baita helduenari ere.
Kontakizunak ahotan
Hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Herri Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek hainbat ipuin irakurriko dituzte, Kontzejupean egingo duten irakurketa publikoan.
Liburuak aztergai
Literatur solasaldia izango da hil honetan ere; apirilaren 25ean, Daniel Jimenez idazlearen Cocaína liburua aztertzeko aukera izango da liburutegian.
Hitzaldiak, erraustegiaz eta psikomotrizitateaz
Bestalde, bi hitzaldi antolatu dira; apirilaren 7an, Osasuna eta errausketa, eta apirilaren 21ean, Zer da psikomotrizitatea?