Oporren ondoren ere, ekintza gehiago

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 2a, 02:00

Aste Santuko oporrak ganoraz bukatzeko, asteburu potoloa prestatu dute Gazte­lekuan. Gaur bertan, karsetan ibiltzera joango dira, eta bihar, pelikula batekin goza­tzeko aukera izango dute, lasai ederrean; astelehenean lanera bueltatzeko indarrak gorde behar baitira!
Hala ere, apirila hasi besterik ez da egin, eta datozen egunetan ere, beste hamaika ekintza prestatu dituzte.

Tailerra eta lehiaketak
Astelehenetan, ohi bezala, Gaz­telekua itxita egongo da, baina gainontzeko astegunetan bertan patxadan eta lagunartean egoteko aukera izango da, arratsaldeetan. Aste­bu­ru­etan, berriz, denetik izango da: bolo lehiaketa, musikoterapia, bonboi tailerra... 

GAZTELEKUA
Apirilak 1: Killer Karaoke.
Apirilak 2: Karsetan ibiltzera irteera.
Apirilak 3: Pelikula.
Apirilak 9: Bolo lehiaketa.
Apirilak 10: Gatz mineralekin 
tailerra.
Apirilak 16: Multikirolak, patioan.
Apirilak 17: Bonboi tailerra.
Apirilak 23: Kimball.
Apirilak 24: Musikoterapia.
Apirilak 30: Pelikula.

Gaztelekua itxita egongo da, ohi bezala, astelehenetan. Gainontzeko egunetan, irekita, 17:00-20:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!