Aurtengo San Joanetarako atzera kontaketa hasi da, prestaketa lanak martxan dira, baita jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketa ere. Proposamenak jasotzeko epea irekita dago, eta datorren asteazkena izango da azkeneko eguna.
Udalak jakinarazi duenez, jatorrizko lanak Biteri kultur etxean aurkeztuko dira arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta ezinbestekoa izango da sinadurarik gabe eta kartazal itxian aurkeztea, helbidea eta telefono bat bakarrik eman ahal izango dira.
600 euroko saria
Maiatzaren 4a baino lehen erabakiko du Jai Batzordeak irabazlea zein den, eta ondoren, Kultura batzordean berretsiko da. Irabazleak 600 euroko saria irabaziko du.
Oinarriak, interneten
Kartelaren proposamena aurkeztu nahi duenak, hainbat baldintza tekniko bete beharko ditu (www.hernani.eus web orrian daude).