Hernaniko EAJk prentsa-ohar bitartez herriaren garbitasunari buruz argitaratu diren informazioen inguruan. Beraien ustez, Hernaniren zikintasunaren inguruan «Udal Gobernuak emandako azalpenak ez dira egokiak».
«Bilduk kaleko garbitasunerako diru kopurua jaitsi egin zuen»
Era berean, EAJk jakinarazi nahi duenez, «aurreko legegintzaldian, Bilduk kaleko garbitasunerako diru kopurua jaitsi egin zuen». Jeltzaleen ustez, hori horrela izan zen garbitasuna «ez zitzaielako garrantzitsua iruditzen».
«Krisi garaian, Udalak 2.000.000 euroko soberakina»
Egoera hori izanda, Andoni Amonarraiz, Udal talde jeltzaleko bozeramaileak gogorarazi nahi du «krisi garaian, Udalak 2.000.000 euroko soberakina (‘irabaziak’, enpresa pribatuan)» izan duela.
Hainbat eskaera
Bukatzeko, Hernaniko EAJ taldeak gogorarazi nahi dio Bilduri, «orduan kritikatu genuen murrizketa eta aukera izan dugunean, eskatu dugu kaleko garbitasunerako diru kopurua igotzea». Izan ere, diotenez, «hernaniarrek jakin behar dute zergatik ez den erabili soberakin horren zati bat gure herria garbi mantentzeko».
Azalpen horiek emateaz gain, Bilduri eskatu nahi diote «ordenantzat betetzeko eta zikinkeri gehien sortzen diren momentu puntualetarako konponbideak bilatzeko».