«Edozein euskal herritarri beharrezkoak zaizkion oinarrizko ezagutzak» irakasteko asmoz, formakuntza politikorako ikastaroa antolatu du Orreaga taldeak Hernani-Orereta inguruan.
Lau saio, larunbatetan
Maiatzaren 7an hasiko da ikastaroa, eta lau saiotan egingo da. Aurreneko egunaz gain, maiatzaren 21ean, ekainaren 4ean eta ekainaren 18an izango dira saioak. Denak larunbatetan egingo dira, goizeko 10:00etan hasita.
Bi ordu ingurukoak izango dira saioak: aurreneko ordubetean hitzaldia emango du dagokion pertsonak, eta ondoren, eztabaida egingo da parte hartzaileen artean.
Lau gai nagusi jorratuko dituzte, saio bakoitzean bat: Euskal Herriko historia kontzeptu politikoak erabakitzeko eskubidea Vs. autodeterminazio eskubidea eta subjektu politikoa.
Informazio gehiago
Ikastaroan interesa duenak edota izena eman nahi duenak, Orreaga taldearekin hitz egin beharko du: info@orreagataldea.com edo 610 289 106.