2015eko Errenta Aitorpenaren kanpaina hastear dago. Autolikidazio proposamena prestatu dizuten jakin ahal izango duzu gaurtik; asteazkenetik aurrera, proposamena ikusi ahal izango da; eta azkenik, apirilaren 11tik aurrera, onartzeko aukera izango da. Hitzordua eskatu nahi dutenek, apirilaren 15era arte itxoin behar dute.