Partidu garrantzitsua jokatu zuten asteazkenean Nazional Ligako jubenilek. Dena emateko gogoarekin atera ziren zelaira, eta lan ona egin zuten sentsazioarekin bukatu zuten; izan ere, 5-1 garaitu zuten Danok Bat talde bizkaitarra.
Larunbatean jokatuko dute Gernika Club SDren aurka, Gernikan 15:30etan.
Aurreneko helburua, beteta
Estatu mailako Jubenilen Ohorezko mailara igotzea du helburu aurten, Jordi Telletxeak zuzentzen duen taldeak. Eta horretarako, aurreneko pausu bezala, ezinbestekoa zuten herenegungo partidua irabaztea.
Hurrengo partidua, bihar
Hiru partidu falta dira liga bukatzeko, eta hurrengoa bihar izango da. Gernika Club SD izango dute aurkari, Gernikako Urbieta zelaiean, 15:30etatik aurrera.