Bizikidetzarako justiziari buruz, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 02:00

2016ko egitasmoa aurkeztu zuen Buruntzaldeako Elkar­bizi taldeak, eta bigarren ikastaroa Hernanin egingo du. Bizikidetzarako justizia: transizionala eta restau­ratiboa gaiari buruz arituko dira, eta Jose Luis de la Cuesta aditua izango da hizlaria. Apirilaren 9an izango da hitzaldi-ikastaroa, 11:30etan.
Debalde den arren, api­rila­ren 6a baino lehen izena eman beharko du joan nahi du­enak: ganboiturri@­gmail­.com.

Jose Luis de la Cuesta, zuzenbidean aditua
Jose Luis de la Cuesta hizlaria, zuzenbidean doktorea da, baita Jakiundeko kide eta Biktimen Euskal Batzor­dearen lehendakaria ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!