Izenematea zabalik, apirilaren 8ra arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 02:00

Bi formakuntza-programa ja­rri­ko ditu martxan Udalak, Kooperatzen eta Eraldatzen, eta aste­leheneran aurkeztuko dituz­te jendaurrean arra­tsaldeko 16:00etan, Gabriel Zela­ia eraikinean.
Formakuntza-programak izango dira biak, doakoak eta irekiak, eta astean hiru saio egingo dituzte, apirilaren 11n hasita.
Kooperatzen programa bi­ga­­rrenez egingo da, eta er­edu so­zial eta koope­ratiboko enpre­sak sustatzea du helbu­ru. Eral­datzen, aldiz, berria da, eta eko­nomia sozial eralda­tzaile­aren ingurukoa izango da.

Izenematea, irekita
Parte hartzeko izena eman beharko da apirilaren 8a baino lehen: a-egia@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!