Artea eta gizartearen loturari buruz, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 02:00

Asteartean ireki zituen ate­ak Chillida Leku museoak, eta bertan bildu zituen hainbat artista plas­tiko mahai-inguruan beraien kezkei buruz, eta artearen eta gizar­tearen arteko harremanari buruz hitz egiteko: Juan Geno­vés, Alfonso Albacete, Roberto Limós, Montserrat Soto, Oscar Mariné, Antón Patiño, José Freixanes, Valentín Valhonrat eta Jesus Mari Lazkano, hain zuzen.

Museoaren etorkizunari buruz, Luis Chillida
Artista plastikoez gain, bertan egon zen Luis Chillida, artis­taren semea eta museoko zu­zen­daria. Onartu zuen mu­seo­aren irekieraren ingu­ruan «berririk ez» dagoela, baina elkarrizketek «martxan ja­rrai­tzen» dutela.
Hala ere, azaldu zuenez «museoa ez da inoiz itxi», eta nahi duenari «beti ahalbidetu zaio bertaratzea».

‘Zabalagako topaketak’
Donostia 2016ari ekarpena egitearren Chillida Lekuk an­tolatu duen Zaba­lagako topa­ketak deritzon ekime­na­ren baitan egin zen here­negungo mahai-ingurua.
Kontzertu berezi batek eman zion hasiera otsailaren 2an, eta kasu honetan, eztabaida antolatzeko, VEGAP elkartearen (Visual Entidad de Gestión de Artistas Plásticos) laguntza izan du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!