Finalerdietara iristeko aukera, Barrenetxea IV eta Matxin VIak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 02:00

Oialume Zar eta Gurutzeta sagardoetagiek, edo Matxin VI-Barrenetxea IV eta Ezkurra-Larrañagak, A taldeko egitura markatuko duen lehia bizia izango dute gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera.
Izan ere, partidua irabazten duena izango da A taldeko burua. Eta, ondorioz, finalerdietan egongo da zuzenean.
Endika Barrenetxea hernaniarra eta bere bikotea, Oialume Zarren izenean, dira partidu hau irabazteko faboritoak. Kontuan izanda txapelketako atzelari hoberena dela Barrenetxea.

Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak Galarretan.


Beste hiru partidu, gaur
Sagardoaren Txapelketako par­tiduaz gain, beste hiru izan­go dira gaur arratsaldean Gala­rretan. Aurrena, Otaegik jokatuko du Zalduaren aurka 30 tantora. Gero, Urriza-Zubiri bikoteak Matxin III-Ionen aurka, 40 tantora. Eta azkenik, txapelketako partiduaren on­doren, Segurola-Labakak An­­sa II-Martiarenaren aurka. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!