Txapak egitea eta Donostiara egun pasa, apirileko aurreneko zitak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 31a, 02:00

Bihar hasiko da apirila, eta horrekin batera, Gazte Txo­koak programa berria es­treina­tuko du. Txapak egiteko tailerra antolatu dute ordu­rako, eta larunbatean, plan berezi bat: Donostia-Pasaiara egingo dute egun pasa.

10:00etan, tren estazioan
Trenez hasiko dute etziko txangoa, horregatik estazioan jarri dute zita goizeko 10:00­etan. Denak batera bazkal­duko dute, horregatik, bazka­ria eramateko eskatu dute, baita autobuseko txartela ere.
Irteerara joatea debalde bada ere, joan nahi duten gaztetxoek izena eman beharko dute Gazte Txokoaren lokalean. 

APIRILEKO EKINTZAK
1 Txapak
2 Donostia-Pasaia egun pasa
5 Wii (bideojokoa)
6 Kutxa tailerra
7 Pirografoa
9 Futbolin txapelketa
10 Kandelak
12-13 Kandelak
14 Txapak
15 Marrazki lehiaketa
16 Boleibola kiroldegian
19 Kutxa tailerra
20 Youtube eta palomitak
22 Just Dance
23 Dardoak
24 Munduko sukaldaritza (AMHER)
26 Wii (bideojokoa)
27 Pirografoa
28-29 Gatza poteak
30 Futbol txapelketa

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!