Larunbatean piztuko da Hernaniko Gazte Olinpiaden su olinpikoa. Ia dena prest dago, baina antolaketa lanak borobiltzeko, asanblada orokorra egingo dute gaur arratsaldeko 19:30etan Kontrakantxa gaztetxean talde guztiekin. Bertan azalduko dituzte aurreneko eguneko nondik-norakoak, eta errifen dirua bilduko dute.
Ekintzak, goiz eta arratsaldez
Goizeko 10:30etarako jarri dute zita Atsegindegin, eta orduan egingo dute inagurazio-ekitaldi ofiziala. Olinpiadak jada hasita, talde bakoitzak tokatu zaion herrialdearekin lotutako janaria prestatuko du eguerdira arte. Arratsaldez, O faktorea eta txaranga egingo dute. Eta gauez, kontzertuak.