Etxetik eskolara bizikletan, BiziBusarekin

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 30a, 02:00

Aste Santuko oporretatik buel­tan, astelehenean buel­tatuko dira haurrak eskolara, eta horrekin batera, berriro jarriko da martxan Hernaniko BiziBusa ekimena. 
Iaz hasitako egitasmoak, etxetik eskolarako joan-eto­rriak bizikletaz egitea bultzatu nahi du. Auzo guztietatik pa­sa­ko da, eta taldean iritsiko dira herriko ikastetxe guz­tietara.

Hiru irteera herriko ikastetxeetara iristeko
Irteerak herriko hiru auzo­etan ezarri dituzte. Lehe­nengo, Oialumetik abia­tuko dira batzuk 08:24etan eta Martindegin elkartuko dira 08:25etan; Osiña­gatik beste batzuk ordu berean; eta Etxeberritik azkenak, 08:30­­etan. 
Herriko txoko guztietatik pasako dira hiru taldeak, eta ondoren, Urbieta kalean el­kar­tuko dira, bakoitza bere eskolara joateko. Horrela, 08:50etan iritsiko dira Elizatxo, Urumea eta Inma­kuladara, eta 08:52etan Lan­gile ikastolako Laubidieta eraikinera. Ordutegiak eta mapa osoa www.kronika.eus-en ikusi ahal izango dira.

Hiru abiapuntu izango ditu  BiziBusak: Martindegi, Osiñaga eta Etxeberri.

Izenematea zabalik, astelehenera arte
Eguraldi ona aprobetxatuz, astelehenean egingo dute urteko aurreneko irtenaldia haur eta heldu boluntarioek. Parte hartzea debaldekoa da, baina izena eman beharra dago: bizi_on@yahoo.es edo 688 87 79 30. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!