Denok Bat taldearen aurka, jubenilak

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 30a, 02:00

Aste Santuaren aurreko asteburuan atzeratu ondoren,  Jubenilen Nazional Ligako mutilek Denok Bat talde bizkaitarraren aur­ka joka­tuko dute gaur arra­tsaldeko 18:00etatik aurrera, Zubipen. 
Partidu garrantzitsua dute aurretik, izan ere, liga buka­tzeko lau partiduren faltan, jubenilen estatuko mailarik gorenera igotzeko aukera dute esku­artean.

Zubipera jeisteko deia
Norgehiagokaren garrantzia ikusita, CD Hernanik herrita­rrak animatu nahi ditu Zubi­pera jeistera, jube­nilen taldea animatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!