Aste Santuko oporrak pasata, udako planak egiteko garaia da, baita etxeko gaztetxoenentzat ere. Beraientzat, espresuki, Udaleku Ibiltariak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak aurten ere.
Bi txanda desberdin
Aurreko urtean bezala, bi txanda izango dira, adinaren arabera, eta txanda bakoitzak ibilbide desberdina egingo du.
Aurreneko txanda uztailaren 3tik 15era izango da, eta Sakanako Harana zeharkatuko dute 1999tik 2003ra jaiotako gazteek. Eta bigarrena, LH 4 eta 6 mailakoentzat izango da, eta Donostiatik Hondarribirako bidea egingo dute uzatailaren 31tik abuztuaren 6ra arte.
Ekintza mordoa, udalekuan zehar
Hernaniko haur eta gazteek begirale taldea izango dute lagun, baina ez hori bakarrik, Ordiziako lagunak ere bertan egongo dira, aurreko urtean bezala. Denak batera ekintza mordoa egingo dituzte: ur ekintzak, abentura kirolak, mendi ibilbideak...
Maiatzaren 20ra arte izango da udalekuetan izena emateko aukera.
Izen-ematea, zabalik
Aurtengo Udaleku Ibiltarietan izena eman nahi duenak, maiatzaren 20ra arte izango du aukera. Horretarako, Dobera Euskara Elkartera jo beharko du: Larramendi 11, behea; 943 33 27 99 edo dobera@dobera.eus.