La Fragate abesbatzaren kontzertua, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 30a, 02:00

Kantuz Abesbatzak gon­bi­datuta, kontzertua eskainiko du La Fragate abesbatza fran­tsesak larunbatean. Mila­grosako kaperan izango da hori, iluntzeko 20:00etan hasita. 

Bretaniar abesbatza
Frantziako ipar-mende­bal­deko Bretainiako eskual­deko Por­nic herriko abesbatza da La Fragate. 1978an sortua, Yannic Robinek bultzatu zuen, bere­ziki.
Gaur egun, 45 eta 65 kide artean ditu, eta Frantziatik kanpo emanaldiak askotan egiten ditu, munduko abes­batzek gonbidatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!