«Alkatearekin bildutakoan entzun genuena eta prentsan irakurritakoa ez datoz bat mozioarekin»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 30a, 02:00

Plenoan mozioa aurkeztu zuela astebete pasa dela gogorarazi du A3 Orain! taldeak prentsa oharrean, eta azaldu du «argi gorriak pizten» ari zaizkiela: «Udal Gobernuak, alkateak barne, ez baitio kasu haundirik egin aurkeztu eta onartu zen mozioari».
Era berean, kezka agertu du, hainbat gauza ez datozelako bat onartutako mozioarekin.

«A3 lortzea da helburua, ala Foru Aldundian proposamena aurkeztea?»
Hilaren 19an egindako Ple­noan onartu zen mozioak esaten duena gogorarazi nahi izan du A3 Orain! tal­deak, prentsa oharrean: «As­tigarragako Udaleko Talde politiko guztiek (EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EEk) bat egi­ten dugu A3 Orain! Lan Taldeak egiten duen al­da­rri­kapenarekin: A3 Orain! Be­har dugulako».

«Udalari eskatzen diogu mozioa irakurri eta esaten duenari zehatz jarraitu diezaiola»

Baina, A3 Orain! tal­de­a­ren esanetan, «alkatearekin bildutakoan entzun genuena eta prentsan irakurritakoa ez dator bat onartu zen mozioarekin». Hain zuzen, bilera horietan eta prentsan ondorengoa azaldu dela dio taldeak: «Helburua da pro­po­samen egingarri bat osatu eta aurkeztea Foru Aldun­di­an, astigartarrek zerbitzua jasotzen segi ahal izan de­zaten». Eta A3 Orain! taldeak ondorengoa galdetu du: «zer­tan geratzen gara; A3a de­fendatu eta lortzea da hel­bu­rua, ala proposamen egin­ga­rri bat osatu eta aurkeztea Foru Aldundian?».

Mozioa, «bide orri zehatza»  
Hori guztia kontuan hartuta, A3 Orain! taldeak eskaera egin nahi izan dio Udalari, aurkeztu eta onartutako mozioan jartzen duena zehatz-mehatz jarraitu dezan.
«Guk mozioa aurkeztu ge­nuen mozio hori bide orri ze­hatz bat izate aldera, guz­ti­ok A3aren defentsan bat egin dezagun eta berres­ku­ra­tu dezagun. Ikusten dugu Udalak ez duela hain garbi zein den bide orria, eta es­ka­tzen diogu mozioa irakurri eta esaten duenari zehatz jarraitu diezaiola». Gai­ne­ra­tu du «lanerako prest» dau­de­la. «Adi egongo gara, eta la­nerako erabateko prestu­ta­sunarekin, batera indar haundiagoa dugulako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!