Aste Santuko oporrak medio, egitarau berezia prestatu dute Gaztelekuan, 12-18 urte arteko gazteentzako.
Horrela, gaur sukaldaritza tailerra egingo dute, euskal jakiekin, arratsaldeko 17:00etan hasita. Bihar, berriz, karterak egingo dituzte, eskulan tailerrean, eta ostiralean, Zer ote? Killer Karaokean arituko dira.
Asteburuan, karsetara
Bestalde, astebururako ere, plan ederra egin dute: larunbatean karsetan ibiltzera joango dira, beraz, lehenbailehen izena ematea komeni da.
Igandean, astea bukatzeko pelikula jarriko dute.
Apirilean, gehiago
Datorren hileko egitaraua ere prestatu dute: apirilaren 9 eta 10ean, bolo lehiaketa eta gatz mineral tailerra; apirilaren 16 eta 17an, multikirolak eta bonboi tailerra; apirilaren 23 eta 24an Kimball eta musikoterapia, eta apirilaren 30ean pelikula.
Jolas txiki eta tailerrak
Aste Santuko oporretan, jolaserako hamaika aukera
Adin guztietako astigartarrek izan dute aukera oporretan ondo pasatzeko, eta ostiralera arte, oraindik ere hamaika ekintza izango dituzte. Batetik, etxeko txikienentzako Jolas Txiki antolatu da, eta kiroldegian egiten dute goiz-pasa, izena eman dutenek. Bestetik, helduxeagoentzako, hainbat tailer antolatu dira kultur etxean. Gaur, bihar eta etzi, zaporeak bereizten ikasteko sukaldaritza tailerra eta zientzia esperimentuak egiteko tailerra izango dituzte aukeran. Asteburua pasata, ordea, eskolarako bueltan pentsatzen hasi beharko dute.