San Joanetan 50garren urteurrena ospatuko du Xalaparta txarangak eta hori nola ospatu erabakitzeko, hainbat bilera egin dituzte jada. Hurrengoa astelehenean izango da, arratsaldeko 19:30etan Xalaparta elkartean. Txarangan parte hartu dutenak, edota nolabait lagundu dutenak daude bilerara deituta.