Urtero bezala, Aste Santuko oporrak aprobetxatu eta Saloura joan dira Hernaniko igeriketa taldeko kideak. Atzo joan ziren, eta igandean bueltan izango dira, berriz ere, ohiko entrenamenduekin jarraitzeko.
Bi aste hauetan zehar, igeriketako txapelketen egutegiak ere geldialdia egiten du, eta horregatik joaten da urtero igeriketa taldea Saloura, infantil mailatik hasita igerileri guztiak joaten dira, hain zuzen.
Zita berriak, oporren ondoren
Aste Santua eta gero, zita berriei ekingo diote igerilari hernaniarrek. Txikienek hasiko dituzte datorren bi asteburutan, eta ondoren, Udaberriko ligaren aurreneko jardunaldia izango dute ia gehienek.